2010/11/21

2.3. JARDUERA

Kostata baina hor doa 2.3. jarduera. Okerrena? testuak eta irudiak txukun azaltzea. Eta 2.4.rako indarrik bai?

2010/11/17

Facebook, twitter...

Egia esan nabari da ebaluazioa amaitzen ari dela eta indarrak bukatzen. Lan asko egiteko, mila gauza aurrera ateratzeko eta betiko eragozpena: denbora. Badakit ikastaroa bukatu behar dudala, hobe esan, bukatu NAHI dudala baina aste hau bereziki gogorra egiten ari zait. Egin duguna falta dena baino gahiago izan arren... oso iluna ikusten dut. 

Sare sozialen lana ere egin nahiko nuke, aukerakoa izan arren, zertxobait gehiago ikasteko eta hausnarketaren bat egiteko. Ez ditut tresna hauek gogoko, izena emana dut twitter eta facebook-en baina denbora luzez egon naiteke bertan sartu gabe. Ez dut hauen beharrik, oraingoz. Erabilgarriak izango dira, zalantzarik gabe, baina  nire lana egiteko moduan ez dute tokirik aurkitu. Egokitu beharko nituzke nire beharretara edo nik neuk nire burua egokitu haietara? Ez dakit. Egun hauetan oso gauza gutxi ditut argi.

2010/11/14

Gure bigarren taldeko lana: PRAKTIKA ONAK

Teknologia berriak

Ikasten ari garen ezin gara bideo honekin identifikatu... baina izugarri gustatzen zait. Ea par pixka bat egiten duzuen.

2010/11/13

Arbela digitala martxan

Duela ia hamabost egun arbela digitalarekin izandako gorabeherei buruz hitz egin nuen. Burugogorra naizenez, azkenean lortu nuen. Formakuntzako saioak genituen azaroko lehenengo asteazkenean eta ordurako prest nuen egitura osoa.

Arkatza bazebilen, wii-aren mandoa ere primeran eta programaren instalazioa ere "perfect". Tristeena? irakasleak ez direla ohartu ere egin arbela digitala dugunik :(






Hazia erein dugu ea zerbait ateratzen den!

2010/11/02

Gure Glogsterra

Azkenean egin dugu eta egia esan, tresna asko gustatu zaigu. Hau da gure lana:

2010/10/28

Arbela digitala

Aspaldi honetan ez naiz blogean sartu baina martxan jartzen ari naizen proiektuaren berri emateko sikiera egingo dut.
Gaur Arbela digitala egiten saiatu gara. Nahiko ongi joan zaigu, programa jaitsi, zabaldu eta wii-aren mandoarekin asmatu dugu. Kontua da arkatzak iaz erosi nituela eta ez dabiltzala oso ongi. Ez dakit nik neuk egin ala berriro enkargatuko ditudan baina aste honetan lortu behar dugula argi dut...